Nola detektatu

Bullying-a detektatzeko hainbat pauta jarraitu behar dira eta hauek betetzen baditu oso posiblea da pertsona hori bullying-a jasaten haritzea.

  1. Umore aldaketak

Umore-aldaketez hitz egiten dugunean, umorearen intentsitate-aldaera azkar eta nabarmenez ari gara; Hala, pozak gobernatzen duen egoera emozional batetik haserreak, tristurak edo beldurrak gobernatutako beste batera pasa gaitezke.

2. Lesioak edo zauriak justifikatu gabe

Ohikoena ubelduak edukitzea da umeak garenean, baina ez sahiets-hezurretan, besoetan, aurpegian… Eta gorputzeko zati horiek tapatzen saiatzen dira.

3. Ikastolako errendimendua jeistea

Ikastolara joateko gogoa kentzen zaie, beraien ikasketak alde batera uzten dituzte eta etxean geratzen dira egun guztia.

4. Objetuak galdu edo puskatuta edukitzea

Objetuak galtzeak, ez du esan nahi puntualki arkatz bat galtzea, baizik eta motxila galtzea edo motxila puskatuarekin etxera joatea, mugikorrarik gabe etortzea edo puskatuta…

5. Buruko eta tripako mina edukitzearen frekuentzia handitzen da

Tripako eta buruko mina edukitzen dute ikastola ekiditeko eta etxean geratzeko egun guztia. Gainera nabari egiten zaie ez daudela egitan gaixo baizik eta beraiek ari direla gaixoenak egiten.

6. Bat-bateko elikadura aldaketa.

Osasuntsu jatetik litxarkeria asko jatera pasatzen dira eta kasu oso grabeetan jan gabe geratzen dira, beraien gorputza geroz eta gehiago uzten dute eta ez zaie axola zer egin beraien gorputzarekin.

GUZTION HOBERAKO IZAN DADIN!