Bullying kasuak ekiditeko hainbat modu daude eta jakitea oso lagungarria izango da aplikatu ahal izateko. Bullying kasuak ekiditea baina zailagoa da kasu horiek detektatzea, normalean sufritzen duenak ez baitu kanporatzen.
Lehendabiziko pausua zure begiak ongi zabaltzea da, hau da, lehen esan bezala, normalean kasuak ez dira irakasleen aurrean gertatzen baina bai gerta daitezke atsedenetan, komunetan, pasiloetan eta eskaileretan. Beraz, zure ikasleen jokabideen aldaketak kontuan izatea gomendatzen da ahalik eta azkarren detektatu ahal izateko. Horregatik zure ikasleak ongi ezagutzea beharrezkoa da eta aldaketaren bat somatuz gero naturaltasun guztiz berarengana joan eta elkarrizketa bat mantentzea lagungarria litzateke.

Ikasle bat zuregana hurbiltzen bada bere ikaskideen jarreraren batengatik gaizki sentitzen dela esateko, ez zaio garrantzia kendu behar. Entzun, errespetatu bere sentimenduak eta sinetsi egin behar zaio. Askotan, helduok egiten dugun akatsik okerrena da haurrek kontatzen digutena gutxiestea , “haurren gauzak” direla pentsatuz, benetan eskolako jazarpena oso larria denean. Arreta berezia jarri haur horri, gainerako haurrekin duen harremana erreparatu eta erabaki ea gertaera bakar bat izan den edo denboran behin eta berriz gertatzen den egoera dela.

Eskola-jazarpeneko kasuetan, egoera horren berri izan duen azkena irakaslea izan dela entzun ohi izaten da. Hau da, ikaskideak egoeraren jakinaren gainean zeudela, baina ez zutela horren berri ematen edo eman nahi. Horregatik, oso garrantzitsua da haurrei, biktimari laguntzen irakastea. Irakasle direnen aldetik, azaldu behar zaie jazarpen-egoera bat ikusi eta ezer ez egiteak konplize bihurtzen dituela. Haurrak txikitatik heztea da bullying-a prebenitzeko edo jazarpen-egoera bat geldiarazteko modurik onena. Zergatik? Izan ere, konplizerik ez badago, bullying-aren jarrera, hau da, bullying-a egiten duenaren jarrera, ahuldu egiten da, eta biktimarena indartu egiten da, harekin jende gahiago egotean.

Gelatik kanpo eta gelan pasatzen diren gauzataz jakinaren gainean egotea lagungarria litzateke kasuak detektatzeko. Komunetako pintadak, jolasaldian edo bazkalorduan haur bat isolatzea, zurrumurruak, barreak edo isekak, haur batek ikasgelan hitz egiten duenean… Horiek guztiak bullying-aren adierazle dira. Gauza txiki horiek ikasgeletako muga edo limite batzuk izan daitezke, eta jazarpen-egoerak antzematen lagundu. Ikasgelan jazarpen-egoera dagoela sumatzen baduzu, ekin. Ikastetxe bakoitzak bullying-erako protokolo bat du (edo izan beharko luke). Irakasle zaren momentutik, zure eskua bezala ezagutu beharko zenuke, eta martxan jarri jazarpen-susmorik txikiena izanez gero. Erasotzen duten haurrekin hitz egin, errespetatu beharreko arauak jarri eta jarraipena egin, ezarritakoa betetzen den ala ez jakiteko.

Jazarpen-egoera baten aurrean, garrantzitsua da familiek irtenbidean parte hartzea. Jar zaitez harremanetan familia bakoitzarekin, familia jazarpenetik lasaituz eta semeari laguntzeko lanean ari zarela erakutsiz, bullying-aren familiarekin batera haurraren jarrera aldatzeko lan egiten duzun bitartean. Bi familiek jakin behar dute zer egoeratan dauden eta zein urrats egiten ari diren arazoa konpontzeko.
Azkenik txorakeria badirudi ere, ez da. Ikasgelan balioak lantzea eta haurrek egindako kartelak zintzilikatzea egokia zer den eta zer ez denaren oroigarri ona da. Haurrentzako ipuinen post bat argitaratu dugu, txikienentzat interesgarriak izan daitezkeen balioei buruzkoa. Ikusten duzunez, eskola-jazarpena prebenitzeko, garrantzitsuena da zure ardurapean dauden haurrak ezagutzea eta begiak ondo irekita izatea, haien portaeran edozein aldaketa hautemateko, txikia izan arren.