Nola lagundu

Agian ez zara jazarpena (bullying-a) jasaten ari dena, baina horrek ez du esan nahi ezin duzula ezer egin honen aurrean. Norbaitek beste bat jazarpena jasaten ari dela ikusten badu, hitz egin eta lagundu, seguru sentitzen. Eta hurrengo pausoak saiatu jarraitzen:

1. Lehenengo pausoa da pertsonarekin hitz egitea eta berarekin denbora pasatzea.

2. Jakinarazi edo berak ikusi behar du bere ongizatea zaintzen duzula, eta honetarako gomendatzen da bere laguna egitea eta berarekin gauzak egitea, ekintzak eta antzerako gauzak.

3. Hitz egin konfiantzazko heldu batekin. Eskolan jazarpena (bullying-a) gertatzen bada, hitz egin irakasle, zuzendari, administratzaile edo aholkulari batekin. Eta edozein lekutan, hitz egin konfiantzazko heldu batekin. Saiatu jazarpenak eragindako pertsona inplikatzen. Gertatzen ari zaiena kontatzeko beldur izan dezakete eta zure animoak lagun diezaiekete.

4. Hartu jarrera talde gisa. Hitz egin zure lagunekin denek jazarpenari aurre egiteko moduari buruz.

Horrelako kasua ez pasatzeko egin hurrengoa:

Ez errepikatu zurrumurruak. Jazarpenak (bullying-ak) batzuetan zurrumurruengatik hasten dira eta. Beraz, zurrumurru bat geldiarazten lagun dezakezu hedapena motelduz.

Aurre egin jazarpenari (bullying-ari). Ausardia izan behar duzu baina jazarpena egiten duen pertsonarekin hitz egiteak bere ekintzak ez direla onak jakinarazten dio. Zure segurtasunak kezkatzen bazaitu, esan beste norbaiti zure asmoa edo ekin ezazu berarekin.

GUZTION HOBERAKO IZAN DADIN!