Bullying-a ume batek beste batzuengandik jasaten dituen tratu txarrei deitzen diogu. Tratu txar hauek bai fisikoak edota psikologikoak izan daitezke. Tratu txarrak eragiten dituzten umeek besteak jipoitzen eta besteei iseka egiten plazerra lortzen dute. Ekintza hauek umearen baztertze soziala ekarri dezakete.

Azken urteetan asko areagotu den zerbait da, geroz eta protagonismo gehiago hartzen joan da gaur egungo eskoletan.
EZAUGARRIAK
Kontzeptu honen barruan jarrera ezberdinak sartu daitezke: iseka egitea, mehatxuak, eraso fisikoak, isolamendua, ‘zyber’ bullying-a. Jarrera hauek denboran zehar errepikatzen dira eta normalean ume batek eragiten ditu talde baten laguntzarekin. Eta nor izaten da beraien biktima? kasu gehienetan babesgabeko kide bat izaten da.

Tratu txarrak jasaten dituen umeak beldurra garatzen du, bere buruan eta besteengan duen konfidantza galtzen du. Lehen aipatutako motetan, gehiena errepikatzen dena ‘zyber’ bullying-a da, izan ere, zuzenean egiten ez denez jende askok lotsa galtzen du.
DATUAK
Datuetaz hitz egiterako orduan, ziurtatuta dago 10 umeetatik gutxienez 1ek bullying-a jasan izan duela bere bizitzaren momenturen batean. Baita ere, ume hauetatik %70-ak egunero jasotzen du edozein motako akosuren bat, eta gazteen %30-ek golperen bat jaso izan dutela onartzen dute. Estatistika hauek oso larriak dira gaur egungo gizartearentzat, argi erakusten du oraingo gazteak nola aldatzen ari diren.
Argazki honetan azken urteetako datuak ikusten dira, gorakada nabarmen bat nabari da kasuetan:

Eskola-jazarpeneko 1.054 kasu salatu ziren 2017an Espainian, Polizia Nazionalaren, Guardia Zibilaren eta Udaltzaingoaren kidegoen datuen arabera, eta horrek % 11,65eko aldakuntza dakar, aurreko urtearen aldean.
ERANSKIAK
Goialdean aipatutako informazioa ulertzeko arazoak badituzue bideo hau ikusi dezakezue, bertan jorratutako informazioa laburtuta aurkituko duzue: